- Irteera puntua: Somporteko gaina
- Helmuga: Astuneko estazioa
- Desnibela: 1300m aprox
Kotxea Somporten laga eta zuzenean Col de Mayou-ra igo dugu. Kornisa handiak daude eta eskuinaldetik igo gara. Gainean fokak kendu eta jeitsiera polita egin dugu Arnousseko txabolararte. Hemen fokak jantzi berriro eta mendebalderantz zabaltzen den bailara hartu arte jeitsi dugu. Bailara honetatik Moineseko gainerarte igo dugu. Moineseko gainera heldu garenean lainoa sartu da eta lehenbaitlehen Astuneko estaziora jeitsi gera.














