- Irteera puntua: La Sarra
- Desnibela: 1600m aprox
- Igotako mendiak: Musales (2653m) Sanchacollons (2695m)
- Iraupena: 7 ordu.
La Sarratik abiatu ginen Ibonciechora eramaten duen pistatik. Pista bukaeraraino egin genuen eskiak bizkarrean hartuta, ia 2000m tako altuera hartu arte. Txabola dagoen ingurutik iparraldera zuzen jo genuen Musales gainera iritsi arte, aldapa tenteak eta lau txikia batzuk tartekatuz.
Musales gainetik 200m jeitsi eta Sanchacollons aldera zeharkaldi bat egin genuen gero gailurrerant zuzentzeko. Igoera guztian bezala elur gogorra baina kutxilak ondo sartzeko modukoa.
Sanchacollons gainetik zuzen zuzen jeitsi genuen beraino aldapa guztia hartzen oso elur onarekin.
Musaleseko azken pala atzean
Atsedenaldi bat Telera atzekaldean
Lehen eguzki izpiak
Foratata
Musales gaina atzekaldean
Musales gainean
Musales gainetik ikusita Sanchacollons punta eta igo beharreko azken arista
Sanchacollonseko azken aldapak. Sallent atzean.
Sanchacollons gailurra
Musales eta Sanchacollons Sallentetik aterata

No hay comentarios:
Publicar un comentario